Ezkontza dekorazioa

Data: . - Lorezaintzari buruzko bloga

Basustan xehetasun denak kontuan hartzen ditugu ezkontza eta zeremoniak lora bidez dekoratzean, beti ere bezero bakoitzarentzako zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugularik. Badakigu ezkongaientzako. beraien ezkontzarako estilu eta giro egokia lortzea oso garrantzitsua dela, horregatik Basustan detaile txiki guztiak lantzen ditugu.

Lore dekorazioan adituak izateaz gain, dekoraziorako beharrezkoak diren artikulu gama zabala dugu, landareak, mota guztietako jarroiak, kristalak, e.a.

Zure ezkontzarako lore egokienak aukeratzen lagunduko dizugu, emaztegaiaren erramua, papar-hegalak, jatetxerako dekorazioa eta behar dituzuen beste hainbat osagarri.

Hemen duzu gure lanen adibide txiki bat. Nahi izan ezkero gure 'Ezkontza zerbitzuak' atalean gure zerbitzu eta lanen lan zabalago bat ikus dezakezu.

Udarako ordutegi berria

Data: . - Lorezaintzari buruzko bloga

Udarako ordutegi berria dugu lorategian.

Astelehenetik ostiralera:
· Goizez: 09:00 - 13:30
· Arratsaldez: 17:00 - 20:00

Igandeak itxita.

Gure zerbitzuei buruzko galderarik izan ezkero telefonoz 943862611 zenbakira deituz edo gure helbide elektronikora info@floristeriabasusta.com mezu bat bidaliz jarri zaitezkete gurekin kontaktuan.

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información.

  Acepto las cookies de esta web.